viernes, 13 de diciembre de 2019

Gabonetako kanpaina



Hemen duzue Lolik, DBH-ko andereñoak, prestatu digun mapa, Gabonetako kanpainari buruzkoa dena.

Sakatu irudian eta topatuko duzue


miércoles, 11 de diciembre de 2019

Elur malutak gabon kanta

Animalek ornodun eta ornogabeak

Zenbat animalia mota dago! 

Ornodunak: eta ornodunen artean mota batzuk daude: narrastiak, ugaztuak...

Ornogabeen artean ere mota batzuk daude: belakiak, artropodoak...

Hemen duzue bideo bat hobeto ulertzeko:









Animalia ornogabeak

Erderaz baina ondo azalduta. Klasean animalia ornogabeak ikusi ditugu eta hemen birpasatzeko bideo bat uzten dizuet.
Nabaritu duzue desberdintasunen bat ikasitakoarekin?

miércoles, 27 de noviembre de 2019

lunes, 25 de noviembre de 2019

Metroko urteurrena


Gaur metroko urteurrena ospatzera joan gara. Metroko urteurrena Moyua plazan izan da.

Euri pilo egin duenez, txubaskero bat oparitu digute. Txubaskeroa bost koloretakoa izan ahal ziren: A-koei laranja eman digute, B-koei morea eman digute eta C-koei berdea eman digute.

Beste eskola batzuk ere joan dira, adibidez: Jesus Maria eskola.

Gero, plazatik metroko puxika handi bat ibili da. Eta bitartean "Zorionak" abestu diogu.

Guri gehien gustatu zaiguna metroko puxika izan da.

Leire 4. C, Irati 4 B eta Miguel 4. A












miércoles, 6 de noviembre de 2019

Eguraldia eta klima

Bideo honetan eguraldia eta klimari buruz hitz egiten digute. Guk klima oraindik ez dugu ikasi, baina eguraldia bai. Birpasatu nahi baduzue... anima zaitezte ikustera!!!

martes, 29 de octubre de 2019

Mambo

Etxean praktikatzeko nahi izatekotan, bideoa ikus dezakezue. Kontuz, ez apurtu etxeko mahaia!


jueves, 24 de octubre de 2019

Oh when the saints

Musikan "Oh when the saints" kantarekin ariketa desberdinak egin ditugu. Hementxe dauzkazue bideoak.


miércoles, 23 de octubre de 2019

jueves, 17 de octubre de 2019

Landareen ugalketa

Nahiz eta erderaz egon, bideo honetan nahiko ondo azaltzen da landareen ugalketa. Gogoratu hitz batzuk gaztelaniaz desberdinak esaten direla, adibidez "germinar", guk ernamuintzea esaten dugula.

miércoles, 16 de octubre de 2019

Landareen nutrizioa

Naturaren zientzietan landareen nutrizioa ikusi dugu. Hemen uzten dizuet bideo bat birpasatzeko. Lehenengo zatia oso ondo dago, bigarrena zailagoa da baina ikus dezakezue ere, gauza gehiago ikasteko.

    


Eta orain jolas dezagun:




Lurraren bost erreinuak

domingo, 30 de junio de 2019

Santanderren disfrutatzen

Langile baino langileagoak izan zaretela ospatzeko, azken astean Santanderrera eguna pasatzera joan ginen.

Egun polit- polita izan zen, eta noski baietz, dibertigarria, eta une bereziak pasatu genituen. Egoera guzti hauek gogoratzeko hemen daukazue bideoa. 

viernes, 28 de junio de 2019

Oporretan jolasean eta bispasatzen


Oporrak atsedena hartzeko dira, baina batzuetan ikasitako gauzak birpasatzeko aukera eduki dezakegu, batez euria egiten duen egunetan, ez da?


Hemen dituzue web orrialdeak non jokuak agertzen diren!




Enjoy it!


miércoles, 19 de junio de 2019

Agur agur 3C

Agur guztioi eta datorren kurtsora arte. Oporrak disfrutatu eta asko abestu!!!

jueves, 6 de junio de 2019

Metalezko- haize familia

Musikan gaur metalezko-haize familia ikasi dugu. Gogoratzen dituzue familia honetako musika-tresnak? Tronpeta, tronpa, tronboi irristailuduna eta tuba dira. Zein da agudoena? Eta grabeena?

martes, 28 de mayo de 2019

jueves, 16 de mayo de 2019

Zurezko-haize familia

Musikan zurezko-haize musika tresnak ikusi ditugu. Familia honetako musika-tresnen bideoak ikus ditzakezue eta gogoratu... "Gero eta txikiagoa gero eta agudoagoa" eta "Gero eta handiagoa gero eta grabeagoa". Disfrutatu!

Zeharkako txirula

Klarinetea

Oboea

Fagota

Eta amaitzeko familia batera jotzen ikusi ahal duzue bideo honetan. 

Historiako aroak

Gizraten historiako aroak ikasten ari zarete eta bideo honetan oso ondo azalduta dago denbora lerroa. Animatu ikustera!

martes, 30 de abril de 2019

Dividimos como los mayores

Ya sabemos dividir como los mayores.

Solo necesitamos recordar la explicación y practicar.

- Aquí tenéis la explicación:




- Y aquí la práctica:









viernes, 12 de abril de 2019

Ekaitza

Musika klasean ur proiekturako egin dugun ariketa hau da. Zer entzuten duzue?

jueves, 11 de abril de 2019

Don Quijote

Nahiz eta liburuaren eguna apirilaren 23an izan, oporretan egongo garenez guk gaur ospatu dugu. Klasean ikasitako abestia hemen daukazue.

miércoles, 10 de abril de 2019

Gizon Zoriontsuaren Alkandora

Beste egunean joan ginen "Campos" antzokira antzerki bat ikustera.
Ikusi genuen "Gizon Zoriontsuaren Alkandora". Esan zuten nor atera nahi zuela, eta atera zen gure klaseko neska bat: Naia S.R. izenekoa. Eta oparitu zioten aurikularrak.
Gero amaitu zen antzerkia eta denok oso pozik geunden, eta oso polita izan zen.

                                                                                                             Itxaso eta Itzel.


 

jueves, 4 de abril de 2019

Foru Aldundian bisitan

Foru Aldundira joan gara. Lehenengo, txaketak kendu ditugu eta pertzero berezi batean jarri ditugu. Gero, gela batean, margo batzuk zeuden zapaian eta joku antzeko bat egin genuen. Orduan sari edo opari batzuk ikusi genituen. Azkenik, estutxe polit bat oparitu dizkigu Jaionek guri, gidak.
                                        
                                                                                    Naia S.R. eta Lucía.



URAREN PROIEKTUA



Aurreko astean, uraren proiektua egin genuen. Lehenik eta behin, hizkuntzan uraren ipuina egin genuen. Gero Lenguan "rap" bat egin genuen urari buruz, taldetan.

Ondoren, gizarte, urarekin esperimentu bat egin genuen binaka: basu batean ura botatzen genuen eta gero izotza sartzen genuen; eta kronometratzen genuen zenbat tardatzen zuen urtzen. Eta gero ur beroarekin berdin.
Baita ere, Robertok, uraren abestiak erakutsi dizkigu.
Azkenik uraren marrazkiak egin ditugu.
                                                                                           
                                                                                                                 Andoni eta Lier.


Kaixo: 
Gaur hitz egingo dizuegu uraren proiektuari buruz. Uraren astean proiektu asko egin dugu.
Adibidez, gaur marrazki bat egin dugu, esperimentu bat egin dugu ere.
Gizarten, esperimentu bat egin dugu: bi izotz ipini ditugu ur beroan eta kronometro batean kronometratu dugu zenbat denbora faltatzen da urtzeko; eta oso denbora gutxi kronometratu dugu. Gero ur hotzarekin eta askoz gehiago kronometratu dugu.
Euskeran, ipuin bat egin dugu urari buruz eta oso ondo geratu da.
Pankartak egin ditugu baina oraindik ez dugu amaitu.
Eta gogoratu ura bizia dela.

Ainhoa eta Luis.

lunes, 25 de marzo de 2019

Uraren proiektuaren hasiera

Hemen duzue klasean ikusitako bideoak eta abestiak "Uraren proiektua" hasteko. 

 Goza ezazue!!



 








martes, 19 de marzo de 2019

Boluetabarrin

Kaixo:

Gaur Boluetabarriri buruz hitz egingo dizuegu. 

2019ko otsailaren 22an izan zen, ostiralean.

Lehenengo jakak kendu genituen eta eskuak garbitzera joan ginen. Ondoren, mahai batera joan ginen eta pizza baten orea egin genuen. Gero beste leku batera joan ginen eta pizzaren orea amasatu genuen, eta barazkia eta gazta ipini genituen.  Gero labean sartu zituzten.

Hori egin eta gero mahai batera joan ginen eta fruta moztu genuen. Gero makiletan ipini genituen.

Azkenik merendola bat egin genuen pizza eta brotxetekin.

(Maialen, Leire eta Imanol)



viernes, 15 de marzo de 2019

Kyoto partitura

Klikatzen baduzue argazkian, partiturako musika entzun ahalko duzue. Gogoratu lehenengoz partiturarekin praktikatu behar duzue, eta ondo ateraz gero, jo ahal duzue musikarekin batera. Datorren astean kontaidazue zelan atera zaizue.

jueves, 7 de marzo de 2019

Garizuma

Atzo Hausterre-egunarekin garizuma hasi zen. Prest zaudete garizuman bihotza aldatzera? Apuntatzen zara?

miércoles, 6 de marzo de 2019

Ipuin lehiaketa

Klasean ipuin lehiaketan parte hartzeko ipuin bat  entzun eta komentatu dugu.

Orain zuen ilustrazioak baino ez dira falta.


Hemen entzun edo irakurri egin dezakezue berriro!




jueves, 21 de febrero de 2019

Hari-igurtziko musika tresnak

Hari-igurtziko lau musika-tresnen bideoak uzten dizkizuet. Gogoratu, gero eta txikiago gero eta... agudoagoa. Gero eta handiagoa gero eta... grabeagoa.

"Katagorria" partitura

Etxean praktikatzeko. Anima zaitezte!

lunes, 11 de febrero de 2019

Amaoulé

Gabonetako kanpairako Congoko abesti hau ikasi genuen. Ondo atera zitzaigun, ezta? 

Mendiko paisaiak

Bidaiak egiten ditugunean hainbat paisaia motak ikus ditzakegu. 

Buruetan dauzkazuen paisaiak gogoratuz, klasean ikasitakoarekin eta joku honetan ikasiko duzuenarekin, maketa eder-ederrak egingo ditugu!!


viernes, 1 de febrero de 2019

El ratón lunático

Azken asteetan ikasitako ariketa uzten dizuet hementxe zuek ikusteko. Disfrutatu!

jueves, 24 de enero de 2019