lunes, 25 de marzo de 2019

Uraren proiektuaren hasiera

Hemen duzue klasean ikusitako bideoak eta abestiak "Uraren proiektua" hasteko. 

 Goza ezazue!!



 








martes, 19 de marzo de 2019

Boluetabarrin

Kaixo:

Gaur Boluetabarriri buruz hitz egingo dizuegu. 

2019ko otsailaren 22an izan zen, ostiralean.

Lehenengo jakak kendu genituen eta eskuak garbitzera joan ginen. Ondoren, mahai batera joan ginen eta pizza baten orea egin genuen. Gero beste leku batera joan ginen eta pizzaren orea amasatu genuen, eta barazkia eta gazta ipini genituen.  Gero labean sartu zituzten.

Hori egin eta gero mahai batera joan ginen eta fruta moztu genuen. Gero makiletan ipini genituen.

Azkenik merendola bat egin genuen pizza eta brotxetekin.

(Maialen, Leire eta Imanol)



viernes, 15 de marzo de 2019

Kyoto partitura

Klikatzen baduzue argazkian, partiturako musika entzun ahalko duzue. Gogoratu lehenengoz partiturarekin praktikatu behar duzue, eta ondo ateraz gero, jo ahal duzue musikarekin batera. Datorren astean kontaidazue zelan atera zaizue.

jueves, 7 de marzo de 2019

Garizuma

Atzo Hausterre-egunarekin garizuma hasi zen. Prest zaudete garizuman bihotza aldatzera? Apuntatzen zara?

miércoles, 6 de marzo de 2019

Ipuin lehiaketa

Klasean ipuin lehiaketan parte hartzeko ipuin bat  entzun eta komentatu dugu.

Orain zuen ilustrazioak baino ez dira falta.


Hemen entzun edo irakurri egin dezakezue berriro!