lunes, 4 de mayo de 2020

BOKAZIO ASTEA

Aste honetan Bokazio astea ospatzen dugu. Jainkoak profetak deitu zituen  salbatzailea etorriko zela adierazteko. Jesusek bidali zituen bere lagunak mundutik bere mezua zabaltzeko, maitasun agindua erakusteko. Denok bokazio bat daukagu, Jainkoak eta Jesusek proposatzen diguten bide bat mundu hobe bat egiteko. Modu desberdinak daude bide hori egiteko, saiatu behar gara aurkitzen geurea.

Hemen dituzue otoitz batzuk eta abesti bat bide hori aurkitzen laguntzeko.



   

    Bokazio astea

    Aita, zure seme onak izan nahi ditugu,
    baina gauzak ez ditugu zuk nahi duzun bezala egiten.

    Lagun gaitzazu Jesusen bidea jarraitzen eta bere lagunak izaten,
    Kalasanzek egin zuen bezala.




    Bokazio astea
    
    Jesus, zure orkestraren partaide izan nahi dut,
    “arduratasunaren” abestia saiatu nahi dut egunero,
    etxean, ikastetxean, kalean,...
    nire ingurunean daudenen aurrean
    jo ahal izateko.
    
    Zure orkestran jo egin nahi dut, Kalasanzek egin zuen bezala.




Abestia: "El cero optimista"

No hay comentarios:

Publicar un comentario